Etxebizitza duin baterako sarbidea, Ongizateko Gizartearen bosgarren zutabea
Etxebizitza lehen mailako behar soziala eta duintasunez bizitzeko eskakizuna da.
Horrez gain, osasuna edo hezkuntza bezalako beste eskubide batzuetarako atea da.
Zer pauso ematen ari dira, Euskadin eta estatuko zein nazioarteko erreferentziazko beste leku batzuetan, pertsona guztiei, batez ere merkatu librean hori lortzeko beharrezko baliabiderik ez dutenei, etxebizitza merkea eskain dakien?
Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren aitorpena, bere funtzio soziala, alokairu-prezioei eustea edo parke publikoen kudeaketa aztertuko dira nazioarteko, estatuko eta tokiko hainbat ahots nabarmenen bitartez.
Askotariko ikuspegiak ezagutuko dituzu egun bakarrean:
> Gaur egun Europa mailan erreferente diren etxebizitza politika nagusiak.
> Erreplika daitezkeen praktika onen kasuak.
> Dagoeneko eraginkortasuna erakusten ari diren alternatiba berritzaileak.
08:15 – 08:50 SARRERA ETA ERREGISTROA
09:00 – 09:10 HASIERA SAIOA
Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua. Eusko Jaurlaritza.
09:15 – 11:15 ETXEBIZITZA POLITIKAK ETA ESKUBIDE SUBJETIBOA
Sorcha Edwards, Housing Europe-ko Idazkari Nagusia.
Pedro Jauregui, Etxebizitza Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza.
Maite Arrondo, Etxebizitzako Zuzendari Nagusia, Nafarroako Gobernua.
Isabella Wohinz, Wohnparter, Viena.
Javier Martín, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioko Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia.
Moderatzailea: Eva Domaica, Cadena SER Kazetaria. Vitoria-Gasteiz.
11:15 – 11:45 KAFE-ALDIA
11:45 – 13:40 ETXEBIZITZAREN FUNTZIO SOZIALA ETA PREZIOEI EUSTEKO BEHARRA
Konstatin Kholodilin,Berlingo DIWeko ikertzaile elkartua.
Carme Trilla, Etxebizitzako Metropoli Behatokiko Presidenta, Bartzelona.
Luis Alba, UNECAko Presidentea.
Mario Yoldi, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.
Moderatzailea: Eva Domaica, Cadena SER Kazetaria. Vitoria-Gasteiz.
13:45 – 15:15 LAN BAZKARIA (Jauregia jatetxea)
Bazkaltzeko tiketa erosi beharko da.
15:30 – 17:00 ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN ERRONKA XXI.MENDEAN: NOLA SORTU ETA KUDEATU PARKE PUBLIKOAK?
Pablo García Astrain, Etxebizitzako, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.
Patricia Val, Alokabide Zuzendari Nagusia, Eusko Jaurlaritza.
Marije Raap, Etxebizitzako Programako Kudeatzailea, Amsterdam udalerriko Lurzorua eta Garapen Zuzendaritza.
Jose Antonio Oleaga Páramo, Begirune Fundazioko Presidenteordea.
Moderatzailea: Eva Domaica, Cadena SER Kazetaria. Vitoria-Gasteiz.
17:00 – 17:15 JARDUNALDIAREN ITXIERA
Pedro Jauregui, Etxebizitza Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza.
Horrek esan nahi du Etxebizitza-politikaren inguruko Nazioarteko Kongresua diseinatzeko, antolatzeko eta garatzeko, halako ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatibo potentzialak minimizatzeko beharrezko irizpideei jarraitu zaiela eta jarraituko zaiela.
Kongresu honek tartean parte hartuko duten eragile guztiengan, gizartean eta ingurumenean ondare positiboa uztea nahi dugulako.
Ekitaldi orok Nazio Batuen Ingurumenerako irizpideak bete ditzan eta haien antolaketan ingurumen-neurriak barneratzea bermatzeko, Ihobe sozietate publikoak Erronka Garbia metodologia garatu du.
Ekitaldietan ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia ziurtagiria jasotzen duten ekitaldiek ingurumen ikuspegia, ekitaldiaren bizi-zikloa, kutsadura-prebentzioa eta parte hartzaileen gardentasun eta sentsibilizazio oinarrizko printzipioak betetzen dute.
Eta Etxebizitza-politiken inguruko Nazioarteko Kongresu honek betetzen ditu.